viernes, 16 de marzo de 2012

Olate García Uliarte-ren lana, 2. kategoriako irabazlea sortu da

1 comentario:

  1. Planetaren aldeko nire ekarpen xumea


    Ikasturte honetan, Urduña Herri ikastetxeko 29 haurrek, ACEX Pro-gamako Adibidez aldizkariak antolatu duen “Planetaren aldeko nire ekarpen xumea”-ren izeneko lehiaketan hartu dute parte.
    Lehiaketaren aurkezpenak esaten zuen: “Agian noizbait zuhaitz bat landatu duzu, ura aurreztu duzu, orriak bi aldetatik erabili dituzu, argiak eta berogailuak itzali dituzu behar ez zirenean, erantzukizunez kontsumitu duzu, txorientzako etxetxo bat egin duzu, atsegina izan zara, birziklatu duzu… Gauza hauek guztiak, eta honelako beste asko, oso baliogarriak dira planetaren egoera hobetzeko.
    Beharbada, honelako prozedurak zure eguneroko bizitzan sartuta daude eta hala ere ohargabe geratzen dira ez diogulako inori gauzatzen ditugunik esaten. Hala ere, mota honetako milioika eta milioika ekintzek desoreka dezakete balantza planetaren etorkizun hobearen alde”.
    Lehiaketa, adinaren arabera antolatutako 4 kategoria desberdinetan ba-natzen zen. Bizkaiko herri desberdinetako 10 ikastetxetako 487 lan aurkeztu ziren eta 2. kategoriako garailea (7-10 urte bitartekoak) gure eskolako 6. maila-ko Olate García Uliarte izan zen.
    Lehiaketa hau oso baliogarria izan da palneta zaindu beharraren kon-tzientzia pizteko, eta argi dago ingurumenaren aldeko hezkuntza eskoletako curriculum-eko zehar lerro inportanteenetarikoa izan behar dela gaur eta beti.

    ResponderEliminar

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.