jueves, 3 de diciembre de 2009

Pedro Alegría etorri zen gure liburutegira magia eta matematikaren arteko harreman estua eraksuteko


Eskola Liburutegietarako ACEX programak eskeintzen dituen ekintzen markoan (oraingo honetan Ikeder fundazioaren bitartez), Pedro Alegría, magoa eta matematikoa, gure eskolara etorri zen azaroaren 20an magia emanaldi bat egiteko eskolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako neska-mutilentzat.
Kartekin oso truko dibertigarriak eginez, magia eta matematikaren arteko harreman estua erakutsi zigun, sarritan magia matematikan eusten baita ilusioak sortarazteko. Haurrei sistema bitarra zertan datzan irakatsi zien (zero eta bat baino ez dira erabiltzen zifra guztiak agertzeko) eta zernolako erabilerak dituen zenbakuntza sistema honek. Eredu gisa ordenagailuena aipatu zien. Hauek, sistema bitarra erabiltzen dute argiak piztuta daudenan “1” adierzten dute, eta itzalita daudenean berriz, “0” adierazten dute.
Honez gain, huarrek ere magia trukoak egin zituzten matematika kalkuluak eginez. Ekintza hau dibertigarria izateaz gain, oso didaktikoa ere izan zen denontzako.
Labur esanda, Pedro Alegría irakasleari esker, oso une atsegina pasa genuen Eskolako Liburutegian. Gure eskolako ateak zabalik egongo dira beti honelako proposamen interesgarriak ekartzen dituenarentzako.

Urduñako Udaleko "Zikoina" izeneko aldizkarian argitaratuta

miércoles, 2 de diciembre de 2009

Elefante txikia

Ongi etorri CEP Urduña LHI-ko liburutegiko blogg-era

Gaur jartzen dugu martxan gure liburutegiko blgg-a. Saiatuko gara liburutegian egiten ditugun ekintzarik interesgarrienak ipintzen zuek jakin dezazuen.